Enpresaren historia
Bombas Trief S.L.Zorroza auzo bilbotarrean sortu zen José Arreondo Mato jaunaren eskutik 1967. urtean.

Lehenengo atzera-aurrerako pistoi ponpa birakariak diseinatzen eta manufakturatzen hasi ginen eta onarpen bikaina eduki zuten merkatuan. Horri esker, enpresa hazten hasi zen teknologia desberdineko ponpak fabrikatzen hasten ginen heinean.

Hazkunde-prozesu honetan, errotore malguko ponpak egiten hasi ginen eta 1992. urtetik aurrera hegatseko ponpen, serie BAL lehenengo ereduak entregatzen hasi ziren.

Gaur egun, Bombas Trief S.L. enpresak, esperientzia handiko langileak ditu eta baita urtean 1500 ponpa inguru ekoizteko beharrezkoak diren kalitate prozesuak ere.

Bombas Trief S.L. produktuen erabilera ugariek merkatu zabal batean sartzen uzten gaituzte. Esate baterako, elikagai-sektore, sektore patronimiko eta garraioetan.

Gure merkatuaren hedapena jadanik heldu da bost kontinenteetara, bereziki hurrengo herrialdeetara: Portugal, Erresuma Batua, Holanda, Kuba, Venezuela, Estatu Batuak, Kanada, Australia, Grezia, Malaysia, Hegoafrika, Maroko, Angola, Tanzania, Singapur, Argentina, Jordania, eta abar.

1997. urtean ISSO-9002 BVQI ziurtagiria eskuratu genuen. 2003 urtetik fluido ponpen diseinu, fabrikazio eta konponketarako ISO-9001:2008 ziurtagiria daukagu. 2004. urtean ATEX ziurtagiria lortu zen
Logo
TEL: +34 944 416 238
FAX: +34 944 420 862
Petroleum equipment institute member certificado ATEX certificado ce Bureau veritas