Produktuak
DESPLAZAMENDU POSITIBOKO HEGATS PONPAK
SERIE BAL
Modeloak
Info. teknika
Argibideak
BAL - 2R
Emari konstantedun desplazamendu positiboko hegats ponpa, isila, sendoa eta errendimendu handikoa.
Bereziki aproposa urratzaile ez diren eta esekidura partikula solidoak ez dituzten likidoak biltegiratzeko.

BAL-2R mota bezalako bi ixte-sistema mekaniko eta bi errodamenduekin.
  • Olio-findegiak
  • Petrolio-findegiak
  • Gasazentroak
  • Ontziratzeko makinak
  • Pentsu-fabrikak
  • Olio-errotak
  • eta abar
BAL - C
Berokuntza ganberadun desplazamendu positiboko hegats ponpa. Oso erabilgarria mugitu beharreko produktua berotu behar denean.Ganbera ur beroa, olio edota lurrunarekin erabil daiteke. Modelo honek paketatzaile edo ixte-sistema mekanikoa eraman dezake. Bere fabrikazioan erabilitako materialei esker, hau da, burdina eta altzairu herdoilgaitza, lan-tenperaturak 250 gradu zentigraduak gainditzen ditu.
  • Asfaltoak
  • Emultsioak
  • Betunak
  • Koipeak
  • Parafinak
  • eta abar
BAL - D
Hegatsdun desplazamendu positiboko hegats ponpa. Bereziki diseinatua erregai likidoak zisterna-kamioietan eramateko. Ponpa honek ardatz bikoitzeko irteera dauka. Hori dela eta, ponpa ez da alderantzikatu behar nahiz eta indar-hartunea alde baten egon edo bestean. Mugitu beharreko likidoaren hermetikotasuna bi ixte-sistema mekanikoen bitartez zigilatuta dago.
  • Disolbatzaileak
  • Gasolinak
  • Gasolioak
  • Fuel-olio
  • eta abar
Logo
TEL: +34 944 416 238
FAX: +34 944 420 862
Petroleum equipment institute member certificado ATEX certificado ce Bureau veritas